XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hemengo ideia biok hartu behar dira gogoan, Miranderen planteamendu morala ulertzeko: morala omen den gaitzarena, eta gizabanakoarentzat gizartea gartzela eta gaisotzeko lekua izatearena.

Mirandek gizabanako/gizarte oposizioaren moduan planteatuko bait du moralaren auzia: morala eta nortasun pertsonala, berezitua, konflikto askaezin batean aurkitzen dira, soluziorik ez dago, zart ala zirt hautsi beharra dago nondibait.

Hauxe da HaurBesoetakoa-n erakusten zaiguna (12) AZURMENDI, J. Mirande eta kristautasuna, 1978. 39. HB euskal pentsamendu tradizionalari sekula botatako desafiorik arradikalena zen seguruenik (euskaraz behintzat). Arradikalegia, euskaldungo arruntak orduan, eta gaur oraindik itxura duenez kritikoek alegia, ulertu ezezen, igarri ere egin ahal izan ziezaion, ezta barne-barnean zertaz ari zitzaionik ere zinez Mirande. Ezin erabaki-asmatu izaten da, horrela, obra hori zehazki nola juzkatu eta baloratu, perla literario eta eskandalotxo moral arteko zalantzan. Arestik berak, eta nobelak izan duen irakurlerik adienetakoa izan liteke, , idazten zuen (Anaitasuna 195, 1970, 10), . (Pederastak eta, ez zituela bereziki gogokoak, aspaldikoa zuen Arestik hori kontua). Baina geroxeago amaituko da. Laster berriro autozuzenduz: , ordea. Problema gutxiago izan zuen zentsura frankistak: (Exp. 12073/69, J. M. Torrealdaik pasatako informazioa).

Ni, ni neu bezala ezer banaiz (ez arrunt ugaztun gisa, europar gisa, etab., baina ni neu propioa), gutxi-asko antzeko besteengandik berezten nauen horixe naiz.

Neu naizena izateak izan beharko luke nire zuzentasuna ere, nire ibil eta ihardueretan, hots, nire natura propioari dagokionak.

Baina horixe da guztientzako moral doktrinari bat eta bera postulatzen duenak onartu ezingo duena: morala gizon guztientzat berdina bada, moral pertsonalik ez dago, natura propioari uko egitea bihurtuko da morala.

Planteamendu hau Miranderen obran xeheki nola desarroilatzen den, ez dugu hemen azalduko, Mirande eta Kristautasuna saioan egina dago eta gehienbat.

Puntu nagusi batzuk azaltzera mugatuko gara.

Moralak beti gizarteko eginbideak txintxo betetzea eta beti giza saldoan ibiltzea eskatzen dizu, esango du Mirandek.

Horixe besterik ez da moralaren kontzeptua bera.

Nortasunaren heriotza da.

Beti giza saldoan txintxo bazabiltza inola berezitu gabe, gizarteak bere modura sarituko zaitu: gizon prestu ohoratua izango bait zara, denek begirunez begiratua eta, esan ohi denez, ondo ikusia.

Baina saldotik irten eta zeure gisara ibili nahi baduzu, berehalaxe zigortuko zaitu saldoak.

Gisakoa izan behar behar bait da.

Bakoitza norbere gisako, berezi, izatea, ostera, horixe da barka ez ditekeen bekatu bakarra.

(13) 11 MIRANDE, J. HB 11. Guzti honen sustrai nietzschearrak zehazkiago edo luzekiago erakutsi beharrik apenas dago ( besteak baino bestelakoa izan), Guztiaren azpian omen legokeen Nietzscheren homosexualitatea, ordea, lan honen hesietan ez da interesa lezakeen arloa, Cfr, KELSEN, .

Inguruko guztiek eta maite zaituzten guztiek, txiki-txikitatik hasita, gurasoek berak eta lagunek eta irakasleek, Estatuak eta Elizak eta irakurgai onen egileek eta modu finen gortesaniazko maisuek eta den-denek, saldoan ibiltzen eta saldotik ez irteten irakatsiko dizute.